"Euskara ez da gure identitatearen alde sinboliko hutsa, bizitzeko eta izateko modua da"

Txikia zela ama kendu zioten haurraren istorioa kontatu du Eneritz Albizuk gaurko Egin Kontun. Urteak pasatu zituen ama gabe eta harremana hoztu zitzaien, semea nerabezarora heldu eta gero iritsi zen ama etxera bueltan, baina ez zuen lehen bezala ezagutzen, nahiz eta maite zuen.