"Euskararen alde egiteko, printzipioetatik harago, neurri eraginkorrak hartu behar dira"

Euskal Herrian euskararekiko dagoen aldeko jarrera handia dela ukaezina iruditzen zaio EHE Euskal Herrian Euskarazeko Koldo Zarateri. Areago, eguneroko jardunean euskararen aurka aritzen direnek ere euskararen aldeko jarrera agertzen dutela publikoki iruditzen zaio, eta joera hori nabarmendu egiten dela abenduaren 3a bezalako egunetan, Euskararen Nazioarteko Egunean, alegia.