Ane Irazabal, Mariano Ferrer eta Bertsolari Txapelketa, ‘Euskal Kazetaritza’ saridunen artean

Ane Irazabal, Gervasio Sanchez, Mariano Ferrer, Inaki Iriarte, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Mikel Iturralde izan dira aurtengo ‘Euskal Kazetaritza’ sarien irabazleak. Azaroaren 20an eginen da Bilbon sari banaketa, eta bertan Antton Olariagak eta bere Zakilixut pertsonaiak ere omenaldia jasoko dute, azken honen jaiotzaren 40. urteurrenagatik.